Landa ezkontza eta modernoa

  • Ane & Sergio

  • Ezkontza apaingarriak

  • Ion Markel / Ibai Arrieta

  • Endanea Garden

Ane eta Sergio, beraientzako oso berezia zen leku batean ezkondu ziren, estilo ezberdinak elkartuz, modernoa eta landako estiloa. Ezkontza familiako baserrian (Larburu) ospatu zuten eta oturuntza Karlos Argiñanoren Aiala ostalaritza eskolan. Piliren erroek (Aneren ama) inspiratu gintuzten lore-apaingarriak diseinatzeko, horretarako, buztinezko loreontziak, margarita txikiak, berdeak, hortentsiak, paniculata, enborrak eta sasoiko landareak erabili genituen. Mahaiak apaintzeko, zentroak egin genituen barazki eta loreekin.