Ezkontza erromantikoa Arcanguesen

  • Maddi & Yuri

  • Ezkontza

  • Endanea Garden

  • Endanea Garden

Maddi eta Yurik Arcangueseko Jauregia aukeratu zuten egun handia ospatzeko. Hasieratik argi zuten kanpoan egindako ezkontza bat nahi zutela. Ezkontzarako lore-arku eder bat sortu genuen tonu goxoetan aldare gisa. Albo batean, beraien inizialak tamaina handian, arrosa eta peoniaz josirik. Karpako lanparak berde zintzilikari eta lorez apaindu genituen tonu leunez. Ezkontza guztiak diseinu berdina jarraitu zuen, erromantikoa. Ezkontza ezin ederragoa izan zen, lorez beteriko eskailerak, mahai zentroak eta bestelako lore xehetasunekin, Bokado Bodas-en bestelako zerbitzuekin batera.