Ezkontza aire librean

  • Ane & Gorka

  • Ezkontza apaingarriak

  • Endanea Garden

  • 20 eventos

Ane eta Gorkak aire librean egin zuten beraien ezkontza, Katxiña Bodegan. Bertako lorategian tamaina handiko letrak sortu genituen lore eta goroldioarekin. Lorez beteriko zentroek aldarera bidea adierazten zuten, bertan, arku eder bat zuten zain, oso erromantikoa. Bodega barruko guneak ere apaindu genituen, girlanda berdez, lorez eta sabaitik zintzilikatzen zuten lorezko uztai batzuekin. Ezkonberrien mahaia nabarmentzeko lore lan eder bat egin genuen, mahaietan, lore-kopak diseinu erromantikoarekin jarraituz.