Ez ginen ezkondu behar baina…

Nerea eta Anderrek ez zuten ezkondu behar baina… azkenean lagun eta familiarekin biltzeko festa handi bat egitea erabaki zuten. Bikote dibertigarria, giro bikainekoak, oso erraza izan zen beraiekin lan egitea… Biskargorri Etxea apaindu genuen Urrugnen, bertan 25m-ko pareta bat bete genuen landare zintzilikari eta krasekin, neurrira egindako tximinia bat, tabako kaxetan egindako mahai zentroak loreekin, egurrezko pasagune bat landarez inguratua, kandela eta, argiontziekin… Ekitaldi handi bat egun berezi bat ospatzeko. Bertan, musika ona, irribarreak eta giro paregabeak izan ziren protagonistak. Antzolatzaile gisa, 20 eventos aritu zen lanean, musika Spread your swing by Lady Red-en kargu, tarta Sweet Luluren eskutik eta hau dena estaltzeko Unicca-ko karpa erraldoi bat.

Hemen ikus dezakezu Alvaro Santosek egindako ospakizunaren bideoa.