Bollywood Donostian

  • Jean & Rohit

  • Ezkontza

  • Endanea Garden

  • 20 eventos

Jean eta Rohitek elkarri zin egin zioten, egunen batean ezkontzen baziren, ekitaldia Donostian izango zela. Bidai askoren ostean, argi zuten, Kontxa izango zen beraien ezkontzaren eszenatokia. Lehenik, ezkontza katolikoa egin zuren Santa Marian, Donostiako alde zaharrean. Sarrera moketaz, girlandaz eta lorez beteriko kopez apaindu genuen. Oturuntza Mugaritz jatetxean izan zen, bertan ganderailuak apaindu genituen orkidea txuriekin. Jatetxearen sarreran, ongi etorria emanez, lore arku handi batzuk, lorategirako beste lore lan batzuekin.

Hurrengo egunean ezkontza hindua egin zuten Miramar jauregian. Horretarako indiar karpa bat eratu genuen tela eta lore koloretsuekin, honen aurrean, kolorez beteriko tapizak gonbidatuentzako eserleku gisa erabili ziren. Jauregiaren sarrerarako bi elefante sortu genituen, biak lorez eginak. Osagarri modura, emaztegaiaren lagunek zeramaten Canoopia edo zaldiarentzako egin zen girlanda.

Ondoren Maria Cristina Hotela apaindu genuen afarirako, horretarako edukiontzi distiratsuak erabili genituen lorez beterik.

Dudarik gabe egin dugun ezkontzetatik handiena izan da, 20eventos –ekin batera, momentu oro, ezkonberrien nahiak bete genituen.