Lorezaintza

Lorezaintzarako osagarriak

Lorezaintzari eskainitako denda zabala. Profesional edo afizionatu gisa, landareak zaintzeko eta egin beharrezko lanak gauzatzeko behar dituzun osagarri guztiak.

Fitosanitarioei eskainitako sailean zure landareak zaintzeko beharrezko produktu guztiak aurkituko dituzu. Intsektizidak, akarizidak, herbizidak, fungizidak eta izurrite ezberdinei aurre egiteko bestelako produktuak. Ingurunearekiko konpromezua alde batera utzi gabe, sail honetan, fitosanitario ekologiko ugari arkituko dituzu.

Zure landareen beharrak asetzeko lur eta ongarrietan aukera zabala topatuko duzu sail honetan. Substratuak, aberastuak, unibertsalak eta landare zehatzentzako bereziak direnak, baita ongarri mota ezberdinak ere, organikoak, likidoak, iraunaldi luzekoak, ongarri ekologikoak

Zure landareak ureztatzeko beharrezko osagarri guztiak, mahuka edo garaztailuak, lorategirako ureztatze sistemak, programatzaileak, oporretarako ureztatze sistemak, ihiztailuak, lainoztagailuak, eta askoz gehiago.

Zure lanak errazteko behar dituzun erreminta guztiak. Eskularruak, kimaketak egiteko guraizeak, hostoak jasotzeko tresnak, zerrak, aizkorak, palak, botak eta bestelako osagarriak.

Zure baratzea edo hiri baratzea martxan jartzeko behar duzuna sail honetan aurkituko duzu. Baratzerako landare ekologiko ugari, landare usaintsu eta jangarriak ere bai. Horretaz gain, haziak, hiri baratzeak, hazkuntza poltsak, ernamuintzeko sistemak, tutoreak…

Loreontziak zure landareentzako osagarri bikainak dira, estetika eta funtzionaltasuna batuz, zure landareak ondo hazteko ezinbestekoak dira. Endanean etxe barrurako zein etxe kanporako loreontziak aurkituko dituzu material ezberdinetan: buztinezkoak, gress, harri, plastikozkoak… estilo, kolore eta aukera zabala eskaintzen dizuegu Elho, Artevasi edo Hersteraren eskutik.

Gure lorezaintza zentroan lorategirako osagarri ugari aurkituko dituzu. Itxiturak eta ezkutaketa sareak, harriak, ertzak, pergolak, soropil artifizialak, izotzaren aurkako tunel eta sareak, burdineria, irudiak eta askoz gehiago.

1 2 3 7