Loradenda

Edozein okasiorako loreak

Gure loradendan mota ezberdinetako lore lanak egiten ditugu. Gure lore-saltzaile espezializatuek, behar duzun horretan lagunduko dizute, lore sortak, konposaketak, jaiotzetarako opariak, lore lehorrekin egindako lanak… Etxez etxeko banaketa zerbitzua ere eskaintzen dizugu. Kontsulta iezaguzu edo egin zure eskaera gure loradenda onlinean.

Era gutietako lore-konposaketak egiten ditugu, landare naturalekin, lore moztuarekin eta lore-lehorrekin. Zure beharretara egokitzen gara, esaiguzu zer behar duzun eta guk gure loradendan forma emango diogu.

Lore lehorrei eskainitako esparru eder bat daukagu, bertan, zure lore-lanak egiteko aukera zabala aurkituko duzu. Edo nahiago baduzu, eskatu behar duzun hori eta guk egingo dizugu lana.

Oparitarako, eskertzeko, harritzeko… loreak aurkituko dituzu gure loradendan, era guztietako lor-sortak egiten ditugu, guztiz pertsonalizatuak. Etxera edo zuk eskatzen diguzun tokira eramateko zerbitzua daukagu. Zure loreak gure loradendan edo online bidez eska ditzakezu.

Une eder hori ospatu eta zoriontzeko loreak eta lan pertsonalizatuak egiten ditu. Panpinak, produktu naturalak, zainketarako produktuak…

Heriotzetarako era guztietako lore-lanak egiten ditugu, koroak, nitxoetarako lanak, landare naturalak… arreta hurbila eta entrega pertsonalizatua.

Kolekzio bereziak egiten ditugu produktu desberdinekin, baseak, osagarriak, loreak… artisauekin lan egitea gustuko dugu, hauen sorkuntzak gure lore-lanekin osatuz.

1 2 3 6