Udaberriko erraboilen landatzea

endanea-plantas-bulbos-floracion-primaveral

Udazken hasieratik, azarora bitartean, udaberrian loratuko diren tulipa, hiazinto eta nartziso erraboilak lurrean sartzeko garairik egokiena da. Euren loratze luze eta iraunkor eta zainketa errazek, lorategi eta terrazetako landare gustukuenetan bilakatzen ditu.

Erraboilatsuak bezala ezagututako landare hauek, lurpean ur erreserba bat gordetzen dute. Gainera, hostoak eta loreak igortzeko ahalmena dute, hau da, landare berri bat eratzekoa. Lorazaintzan, modu honetan ezagutzen diren lau landare talde aurki daitezke: erraboila dutenak (tulipak, nartziso eta hiazintoak), kormoa dutenak (krokus, ixiak, gladioloak); tuberkuludun sustraiak dituztenak (daliak) eta rizoma dutenak (irisak).

Udazken hasieratik azarora bitartean udaberrian loratuko diren erraboilak landatzeko unea da, horrela, errotu eta loreak garatzeko denbora izan dezaten. Zuzenean parterre, jardinera, loreontzi eta loreontzi zintzilikarietan lurperatu daitezke, batzuk gainera uretan ernamuintzen dira. Landare bakarti bezala, erraboilak bakarrak dira. Lorategian taldean zein bakarrik landa daitezke, zuhaixken artean, eguzkipean edota zuhaitzen itzalaren babesean.

Udaberri eta udako erraboilatsuak
Negu bukaeratik, udaberri bizira bitartean loratzen dira, ezagunenetaz gain, tulipak, hiazinto eta nartzisoak, Allium (Ama Birjinaren malkoak), anemonak, mugeta, krokusak, fritilariak, Galanthus nivalis, muscaris, ranunkuloak eta eszilak ere eskuragarri daude.

Apirila bukaeratik, ekainera bitartean, euren lorea udan emango duten erraboilak landatuko ditugu: agapantoak, amarilisak, tuberkuludun begonia, Indietako kanaberak, daliak, gladioloak, azuzenak, akara eta Ornithogalum umbellatum (Belengo izarrak).

 Nola aukeratu erraboilak?
Erraboilak erostea inbertsio on bat da, behin bakarrik loratzen ez direlako eta urtez-urte berritzen doazelako agortu bitartean.

  • Eros itzazu Lorazaintza zentroetan agertu bezain laster, ez itxaron azken uneko beherapenak ikusi arte.
  • Itxura onekoak izan behar dute, trinkoa ukitzerakoan eta Inon inolako hausturarik ez dutenak. Hauta itzazu handienak direnak, garapen puntu handiak dituztenak.
  • Sustraiek ezingo dute inondik agerian egon ez eta ernamuindurik egon.
  • Kanpoan utzi euren azalean hauts zuri edo urdina duten aleak: onddoek eragindako gaixotasunak dituztelaren zantzua da.
  • Segituan landatu behar ez badituzu, leku lehor fresko eta aireztatuan gorde beharko dituzu.

Laborantza baldintzak:

  • Substratuak: Erraboilak lur arinean, drainatze kondizio onekin eta materia organiko eta humusean aberatsak diren lurretan ondo hazten dira hain zuzen.
  • Ureztatzea: Oso sentiberak dira gehiegizko ureztatzearen aurrean, usteltzea ekar baitezake. Hala ere, ureztatze erregular baten beharra dute, loreontzi batean badaude bereziki; substratua ezingo da lehortu
  • Egoera:Landatuta egon behar duten lekua ongi aukeratu behar da, espeziearen araberakoa izango da, orokorrean gehienei eguzkia gustatzen zaie. Udaberriko erraboilek itzala izaten dute gustuko, Galanthus nivalis, hiazinto eta nartziso barietate batzuk kasu.
  • Landatze sakontasuna:Aspektu honek berebiziko garrantzia da, landatzeak masan egin nahi direnean gehien bat. Sakoneraren kalkuluetan hanka-sartze txiki batek, lursail zati bat soildurik utz dezake, erraboilak loratuko ez direlako. Ikus sakonera eta distantziari dagokion irudia “Verde es Vida”-ren 50. Aleko 30. Orrialdean
  • Nola landatu? Efekturik onenak espezie eta kolore berdineko erraboilak nahastuz lortzen dira, masa ezberdinak sortuz. Zure lorategiak erraboilak loratzen diren bitartean loreak izan ditzan, lurpera itzazu pentsamendu landareen artean. Erraboilen arteko distantzia ezberdina da espeziaren arabera.
  • Ongarria: Loreontzi baten barruan badaude, bigarren urtetik Aurrera potasioan aberatsa den ongarri bat gehitzea gomendagarria da. Bestela, hostoentzako aproposa den ongarria 15 egunetik behin gehitu iezaiozu.
  • Izurriteak: Landare erraboilatsuek, landare-zorrien, euli zurien eta armiarma gorrien erasoak jasaten dituzte. Hauei aurre egiteko intsektizida egoki bat erabili beharko da. Barraskilo eta bareek hostoak jaten dituzte, kasu honetan, bareen aurkako tratamendu bat bota beharko zaio inguruko lurrari.
  • Gaixotasunak: Onddoek erraboiletan tinta orbana bezala ezaguturikoa sortzen dute, landarea usteltzen bukatzen duten orban ilu batzuk. Hau gertatzen bada, gaixotasunak jota dauden aleak kendu egin behar dira eta ale berriak sartu behar dira, baina kendu ditugunak landatuta zeuden lur berean. Fusarium deituriko onddo batek landarearen oina usteltzea dakar. Hau gerta ez dadin, onddoen aurkako tratamendu bat eman beharko zaie erraboila osasuntsuei eta gaixorik daudenak kendu egin beharko dira.

Zergatik ez dira loratzen?
Erraboilek lorerik ez ematea gerta daiteke. Hau gertatzearen arrazoiak ezberdinak izan daitezke:

  • Oso gertu landatu direlako, sasoiz kanpo landatu direlako edo sakontasun desegokian landatu direlako.
  • Garapenaren garaian ur faltagatik.
  • Ez direlako modu egokian gorde, edo gaixotasun bat pairatu dutelako
  • Hostoak zimeldu baino lehen moztu izanagatik.

Lorea emateari uzten dioten unea:
Erraboilek lorea galdu dutenean hurrengo urterako gordetzeko unea oso garrantzitsua da, bereziki, ondorengo urteetan erraboila berdinetik lore gehiago jaso nahi baditugu.

Udaberriko erraboila asko loraldiaren ondoren lurrean bertan utz daitezke, nartzisoak kasu, baina hostoak zimelduta egon arte ez dira moztu behar, hauek baitira erraboila elikatzen dutenak. Hau egin ezean, hurrengo urtean ez dira berriz loratuko.

Gune hotz eta euritsuetan, lurrean bertan utziz gero, erraboilek galtzeko joera dute. Kasu horretan, lurretik atera eta horrela gorde behar dira:

  • Hostoak horitzen direnean, kontu handiz atera lurretik erraboilak.
  • Eskuila baten laguntzaz garbitu lur aztarna guztiak eta kendu lehortutako hosto guztiak.
  • Itxura txarra dutenak zein hondaturik daudenak zaborretara bota beharko dira, ezingo dira gorde.
  • Airearekin kontaktuan utzi behar dira, xurgatzailea den paper baten gainean eta batak bestearekin kontakturik eduki gabe.
  • Onddoen aurkako tratamendu bat emango diegu eta kartoizko kaxa baten barruan leku lehor eta freskoan gordeko ditugu hurrengo landatze garaia iritsi bitartean