Tomateen landaketa etxean

Ez duzu baratzerik edo lurrik? Ez kezkatu, balkoian edo terrazan has zaitezke. Gaur tomateak nola landatu erakutsiko dizuegu. Gogoratu tomateek eguzki asko behar dutela, sustraiak garatzeko lekua eta ongarri ugari.

Bideo honetan zure tomate-landareak etxean landatzeko jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizuegu. Kasu honetan hiru barietate ezberdin erabili ditugu: Montserrat, Monterosa eta Endaneako cherry-ak.

Lan hori egiteko, hondo dezente duten loreontziak beharko ditugu. Tutorial honetarako Elho enpresaren Growpot kultiboko loreontziak erabili ditugu, 40 zm-ko diametrokoak. Eskularruak  jartzen ditugu eskuak babesteko, eta buztin hedatua botatzen hasten gara gure loreontzira, drainatze on baterako eta putzuak saihesteko. Jarraian, alde batetik Lorekiren substratu unibertsala eta bestetik materia organikoa erabiliko dugu, gu zizarearen humusa aukeratu dugu. Ondo nahasten dugu. Nahaste horretarako proportzio egokia substratuaren ⅔ eta materia organikoaren ⅓ da. Loreontzian geratzen den hutsunea lur gehiagorekin betetzen amaituko dugu.

Dena prest dugu gure tomateak transplantatzen hasteko. Landatzeko, emeki-emeki hartu eta loreontziaren behealdea pixka bat estutu behar dugu, ateratzeko. Palatxo baten laguntzaz zulo bat egingo dugu, gure landarea jartzeko. Landarearekin batera doan etiketa uztea gomendatzen dugu, zer tomate barietate den gogoratzeko.

Komentario bat idatzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude