Loraldi iraunkorrago bat lortzeko trikimailuak

endanea-plantas-floracion-durarera

Udaberrian zehar kolore eztanda sortarazten duten loredun espezie guztiak, astez-aste loratu daitezke, zainketa erraz batzuk ematen badizkiegu. Nahiz belarrezkoak, zuhaixkak zein igokariak izan, trikimailu hauek beti funtzionatzen dute eta gainera, saria ematen dute! Osteospermom, arrosa txinatarrak, hibiskus, tagete, geranio, gitanilla, petunia, gazania eta bitxilore klase guztiek… loraldi ederrago bat eskain dezakete trikimailu erraz batzuk jarraitzen badituzu. Kontuan eduki beharreko lehenengo gauza, landareek dituzten berezko beharrak dira.

  • Argia: Espezie bakoitzak argiari dagokionean, behar ezberdinak dituzte. Argi asko behar duen batek ez badu behar adina jasotzen, asko luzatuko da, hosto asko garatuko ditu baina loraldi eskasa emango du. Beste alde batetik, argi gutxi behar dutenek, argi gehiegi jasotzen badute, erretzeko arriskuan egon daitezke.
  • Ongarria: Hosto asko eta lore gutxi garatuz gero, arazoa lurrean dauden elikagaietan egon daiteke. Lorategiko substraktua aberatsa bada ere, kanpoko landare loredunek elikagai gehiagoren beharra dute. Badira ongarri espezifikoak loredun landareentzat, fosforo eta potasioan aberatsak direnak, hauei esker kolore bizi eta hobeak lortuko dituzte. Udaberri eta udan bi edo hiru astetik behin ongarritu egin behar dira. Loreontzian lantzen badira, ureztatzeak areagotzen ditugunez, elikagaiak galtzea errazagoa da. Nitrogenoan aberatsak diren ongarriek ez dute funtzionatzen loredun landareetan, nitrogenoak hostoen garapenari laguntzen baitio.
  • Ureztatzea: Loredun espezieek ur behar handia izaten dute, udan batik-bat. Ureztatzeko unean kontu handiz jokatu behar da, loreak ez dira inondik inora busti behar, loreetan gelditzen diren ur tantek, eguzkia erakartzen dutelako eta loreari erredurak eragin diezazkietelako (gehien bat, arrosa, dalia eta geranioetan). Egokiena arratsaldean edo goizeko lehen orduan ureztatzea da eta mahukaren zurrusta lurrera bideratzea eta ez landarera. Tantakako ureztatzea egokiena da landare multzo bat ureztatu nahi bada. Lurrean pinu azalak jartzeak, lurra hezea mantentzen lagunduko digu.

LORE HANDIAGOAK LORTZEA
Kanpora alboetako adaxkak! Loraldi batzuk ikusgarriagoak izaten dira zurtoin bakoitzean lore bakarra loratzen bada. Dalia eta krisantemo handienen kasua da. Horretarako, alboetako adaxka guztiak kentzearekin nahikoa da, erdiko adaxka bakarrik utziz, horrela landareak bere energia guztia adaxka horretan kontzentratuko du. Nahiz eta loreen kopurua txikia izan, hauek askoz handi eta ederragoak izango dira. Teknika honen izena “desyemado” da.

TUTOREAK LORE ALTUENENTZAT
Modu berberean, lore handi eta zurtoin altu eta meheak dituzten landareak, hala nola, daliak, peoniak, azuzenak, ekiloreek, maiz euskarrien beharrak izaten dituzte haizeak edo euren berezko pisuak hautsi ez ditzan. Tutoreak jartzea oso komenigarria da landare hazten hasten den unean bertan. Zurtoinaren ondoan eta lorategiko soka baten laguntzaz edo gomaz lagundurik lotu, baina kontuz, gehiegi estutu gabe.    

LANDARE BIZIDUNAK ZATITZEA 
Landare bizidun espezieetan -begonia, bioleta, klibia, krisantemo, bitxilore eta abar- zatiketen bidez landare berriak lor ditzakegu. Bi edo lau urtetik behin, landareak loreak emateari utzi dionean, lurretik ateratzen dugu bere sustraiak eta guzti eta zorroztutako labain baten laguntzaz, mulu Nagusia zatitu egiten da. Zatirik zaharrenak, erdikoak normalean, ez dira erabilgarriak: gainontzekoak berehala lorategian berriz landatu. Modu honetan, mulua gaztetzean, hurrengo aroan berriz loratuko da landare berri bat balitz bezala.  

KONTU HANDIA EDUKI IZURRITEEKIN!

Nahiz eta hostoak izan izurriteen biktima nagusiak, loreek ere ondorioak jasan ditzakete: petaloen erortzea, korolen deformazioak, gutxiagotzeak, orbanak…

Landare-zorriek, loreak jaten dituzten kakalardoak, sitsa, akaroak, onddoak, mildiu edo botrytisak, denboraz atzeman eta tratatzen ez badira, loraldiarekin buka dezakete. Onddoekin bukatzeko, onddoen aurkako produktuak erabili beharko dira. Hoberena, laborantza-ohitura osasuntsuak mantentzea da: kendu hosto txarrak eskuz edo herbizida baten laguntzaz eta loreak busti gabe ureztatu. Erabili fitosanitarioak  modu prebentiboak eta izurritearen unean, gogoratu fitosanitarioak errespetagarriak izan daitezkeela ingurugiroarekin eta animalia lagungarriekin, horregatik, Endanea Gardenen produktu ekologiko eta fitosanitario ugari ditugu Eco Endanea. Gogoratu prebentzioa oso garrantzitsua dela, horregatik izurritea agertu baino lehen fitosanitarioak erabiltzeko gomendioa luzatzen dizugu. Erabili  intsektizida eta fungizidak modu prebentiboan (sistemikoak) edo lehenengo sintomak agertzen direnean (kontaktuzkoak).