Landareen izurriteak eta gaixotasunak sahiestu

Gure lankideak zure landareak zaintzeko gakoak kontatzen dizkizu bideo berri honetan. Izurriteen edo gaixotasunen aurka tratatu aurretik, prebentzioa gomendatzen da beti. Izan ere, landare indartsu eta babestu batzuei ez diete hainbeste erasotuko izurrite eta gaixotasun ezberdinek.

Orain eguraldi ona datorrenez, garrantzitsua da zure landareak izurrite eta gaixotasunen aurrean babestea, gogor mantenduz. Beroarekin izurrite hauek azkar hedatzen dira. Bideo honetan, ongarriak eta hauek nola erabili erakutsiko dizuegu.

Hondoko ongarri organikoekin hasiko gara. Nitrogeno kantitate handiagoa sortzen dute, honek landareentzako hazkuntza suposatzen du, baina loreari ezta fruituari ez die laguntzen. Landare ornamentaletan, zein, baratzean erabil daiteke. Lurrarekin nahasten da. Ongarritze-denboraren arabera, proportzio batean edo bestean (gainerakoa lurra izango da):

  • Simaurra:
  • Humusa:
  • Konposta:

Gure landare edo laboreei loreak eta fruituak sortzen laguntzeko, bestelako ongarriak beharko ditugu. Jarraian erakutsiko dizkizugun ongarri hauek ongarri organikoek baino fosforo eta potasio gehiago dute. Hiru mota daude:

  • Ongarri pikortatuak: askatze motelekoak. 3-4 hilean behin erabiltzen dira. Guk lore apaingarrietarako gama kimikoaren alde egiten dugu, eta ekologikoaren alde laboreetarako.
  • Ongarri hautsak: berehalako efektua. Hilean behin erabiltzen dira. Lurrari hautsa gehitzen zaio eta gero ureztatu egiten da. Horrez gain, hautsa ureztatzeko ontzi batean bota daiteke, eta nahasketa horrekin ureztatu. Guk lore apaingarrietarako gama kimikoaren alde egiten dugu, eta ekologikoaren alde laboreetarako.
  • Ongarri likidoak: berehalakoena. Astean behin edo 15 egunean behin erabiltzen da. Gama kimikoa lore apaingarrietarako erabiltzen da, eta ekologikoa, berriz, laboreetarako.

Azkenik, Bioproia daukagu. Sinbiosi bidez landareen sustraietara itsasten diren bakterioz osatuta dago. Horrela, landarea sustraiko onddoetatik babesten du eta, gainera, aipatu ditugun ongarriak barneratzen laguntzen du

Komentario bat idatzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude