Jarri puntu-puntuan zure udaberriko balkoia

endanea-plantas-balcon-primavera

Zure balkoietako loreontzi eta jardinerak, zure terraza, hiri barruan dituzun Naturaren zatiak dira. Aire librean zure landare eta loreez gozatzeko esparruak hain zuzen. Pribilegio handi bat udaberria iristearekin batera, ziur gaude, puntuan jartzeko beharra izango dutela.  Nahiz eta txikiak izan, loreontzi berriekin eta kanpoko lore berri egokienekin, loreontziak kolorez betetzeko prest egongo zara. Pentsatzen duzuna baino askoz errazagoa da! Udaberria iristeko zorian gauden honetan, zure terraza, balkoi eta abarri begiratzeko unerik egokiena da. Gustatzen al zaizu nola dauden? Triste eta hutsik al daude? Dituzun kanpoko landare guztiek ongi funtzionatzen al dute? Agian loreontzi eta jardinerek berritzeko beharra dute.

Gaur egun jardinera eta kanpoko landareetan aukera oparoa da. Zure etxeko leku berdeak eraberritzeko aukera daukazu eta uste duzuna baino askoz merkeago gainera.

Zein estilo gustatuko litzaizuke?

Zure terraza bere horretan uztekotan bazaude landareak bakarrik aldatuz, edota, erabat aldatu nahi baduzu, zure lorezaintza zentrotik pasa baino lehen,  har ezazu denbora bat ze ukitu eman nahi diozun pentsatu ahal izateko. Zein estilo da koherentea etxeko gainontzeko dekorazioarekin konparatuz eta abar.

Estiloa elementuak zein espazioaren osotasuna kontuan hartzen dituen armonia da. Estilo klasikoagoak oso deigarriak dira, baina modernoagoak ordea erabilgarriagoak dira leku txikietarako, linea sinpleak eramaten dituztelako eta diseinuaren erraztasuna kontuan hartzen dutelako. Edozein kasutan, asmatzeko gakoa hurrengoa da: ongi aukeratutako elementu gutxi erabiltzea. Horrela eremu funtzionalak izango dira eta mantentzeko oso errazak izango dira. Material zein kolore nahasketek esperientzia handia eskatzen dute.

Nola hasi?

· Forjaketaren erresistentzia zein den jakin.

Ba al dakizu zure balkoi eta terraza zenbat pisu jasateko gai diren? Zoru edo forjaketaren erresistentziak loreontzi eta jardineren aukeraketa kondizionatzen du, eta honek zuzenean ontzi bakoitzak zenbat bustitako lur jasan dezaken, kapazitateari eragiten dio. Edukiontzien araberakoa izango da bertan jarriko dituzun landareen tamaina. Barandatik jardinerak zintzilikatu behar badituzu, honen sendotasuna ezagutzea oso garrantzitsua da.

Zama arindu nahi baduzu, erabil itzazu plastikozko loreontziak, oso arinak dira eta gaur egun tamaina ezberdinetan merkaturatzen dira. Modu berean turbaz egindako substraktuak aurkituko dituzu, lur begetala baino askoz arinagoak eta arlita drainatzeari laguntzeko.

· Eguzkiaren ibilbidea behatu eta egunean eta urtean zehar terrazako puntu ezberdinetan eguzkiak nola jotzen duen behatu. Informazio hau berebizikoa da kanpoko landare egokienak aukeratzeko unean, egin ezean, landareak hondatzen direla ikusiko duzu eta aldatzen joan beharko duzu. Kontuan eduki eguzkiak mendebaldetik jotzen badu udan zehar eguzkiak bizi joko duela eta aitzitik, iparraldetik jotzen badu, neguan oso hotza izango dela. Modu berean, kontuan eduki haizearen eragina ere.

· Zirriborro txiki bat egin non espazioaren neurriak eta loreontzi eta jardineren banaketa agertuko diren. Honek elementuen kopuru eta tamaina kalkulatzen lagunduko dizu. Pisua banatzeko unean kontuan eduki ertzak eta etxetik gertuen dauden puntuak direla pisu gehien jasaten duten zatiak, erdian ordea ez daiteke hainbeste pisu jarri, gunerik ahulena delako. Baliatu landareek ematen duten ikustea nahi ez diren puntuak ezkutatzeko aukeraz.  

Kanpoko landareak aukeratu baino lehen kontuan eduki beharreko lau gako

Zure Lorazaintza zentrotik pasa baino lehen, landareen laborantza, biziko diren lekua eta lortu nahi duzun efektua kontuan hartu beharko dituzu.

  • Eguzkia, eguzki-itzala edo itzala? Kontuan eduki orientazio eta eguzkiak nola jotzen duen zure kanpoko landareak eduki nahi dituzun lekuan. Haizea ere oso faktore garrantzitsua da, bereziki altueran dauden balkoietan.
  • Zein espeziek funtzionatzen dute hobe? Bertako espezieek lekuak eskainiko dizkien kondizioetara adaptatzeko erraztasun handiagoak izaten dituzte, bereziki tenperatura eta hezetasunari dagokienean. Endanea Gardenen, gure produkziokolandare mintegi  bat daukagu. Gure dendan saltzen ditugun landare asko, gure mintegietan ekoiztutakoak dira, horregatik kalitate handiko eta adaptatzen errazak diren landareak aurkituko dituzu gure dendan. Gainera landareak online erosteko aukera ere baduzu.
  • Nola multzokatu?Loreontzi konbinatuak nahi badituzu, multzoka itzazu antzeko beharrak dituzten landareak, argi, lur eta ureztatzeari dagokionean. Xerofitoak xerofitoekin, lur azidoko landareak, lur azidoko landareekin, pH altua duten lurra behar duten landareak, behar berdinak behar dituztenekin… Kontuan izan landare espezie batzuk inondik inora ezin dutela beste batzuen konpainian egon, orokorrean errizoma handia duten landareak.
  • Baduzu landareak zaintzeko adina denbora? Ez baduzu landareei dedikatzeko denbora askorik, bila itzazu mantentze errazak dituzten landareak.