Baratze erraz bat

endanea-plantas-huerto-facil

Azken aldian zure baratzea lantzeko asmotan zaude baina ez duzu une egokia aurkitzen? Ez al dakizu nondik hasi, zein landare aukeratu, noiz landatu edo nola zaindu? Galdera hauei guztiei erantzuna ematea eta hastea, dirudiena baino askoz errazagoa da. Jarraian barazkien munduaren hastapenak kontatuko dizkizugu.

Lurrean edo edukiontzi baten barruan? 
Erabaki beharreko lehenengo gauza zure baratzea non kokatu nahi duzun da. Lorategi bat edo landaketak egiteko erabil dezakezun lursail bat edukiz gero, bikain. Ez badaukazu, ez larritu, zure balkoian kokaturiko edukiontzietan has zaitezke zure lehenengo baratzearekin martxan.

Leku eguzkitsu bat: 
Bilatu beti leku eguzkitsu bat. Eguzki-itzal eremu batean baratze bat mantendu daiteke, baina, askoz errazagoa izango da eguzkipean lantzea, baratzeko barazkirik gehienek, eguzkia nahiago dutelako itzala baino.

Ura eskuragarri:
Ura ere erabat beharrezkoa da barazki guztientzat. Zure baratzetik gertu iturri bat egotea garrantzitsua da, bertan zure mahuka konektatu ahal izateko edo ureztaontzi bat bete ahal izateko.

Substratu eta ongarriak: 
Hauek ere erabat beharrezkoak dira baratze bat osasuntsu eta emankorra mantendu ahal izateko. Baratzea edukiontzietan landu behar baduzu, substraktu guztia zerorrek gehitu beharko duzu, bertan haziko baitira zure landare guztiak. Konposta da irtenbiderik errazena, elikagaiak edukitzeaz gain, aireztatze eta ur drainatze ezaugarri fisiko egokienak dauzkalako. Zure konposta lur begetalarekin nahasiz gero, kalitatezko substratu bat lortuko duzu; hori bai, haziak ez edukitzea gerta liteke, horrela belar txarren agertzea ekidingo duzu. Hau egin nahi ez baduzu, zure lorezaintza zentrora gertura zaitezke eta bertan saltzen diren substratu bereziak eros ditzakezu.

Zer landatu: 
Behin lekua, argi kondizioak, ureztatzea eta lurra prestatuta edukitzean, zer landatu aukeratzea dagokizu. Espezieen aniztasuna oso handia da. Hemen proposatzen dizkizugunak landatzeko oso errazak dira, oso erabilgarriak baratze batean hasten ari direnentzat. Hau horrela izanik, ez izan beldurrik barietate berriak probatzeko unean: landareek, praktikari eta behaketaren ondorioz, zeintzuk diren lantzeko errazenak erakutsiko dizute.

Hazitokietan zure landare propioak landu ditzakezu, jarraitu ondorengo pausuak: 

Zure barazki propioak lantzearen abantaila nagusia, euren momenturik egokienean jaso eta jan ditzakezula da. Hartara, zapore eta balio energetikoa askoz biziagoa da beste edozein barazkiekin parekatuta. Tomate ezberdinak, piperrak, piperminak, perrexila, entsaladetako edozein barietate…