Kanpoko landareak

Zure etxe kanpoko espazioetara egokitzen diren landareak

Etxe kanpoko landareek esparru positiboak sortzen dituzte, ongizate, armonia eta zorionez beteak. Haien ondoan integraturik sentitzen gara, naturaren parte.

Etxe kanpoko landare, lore, zuhaitz eta zuhaixkek, haien ezaugarri eta aniztasunarekin, esparru loredun eta begetalak sortzen dituzte. Natura hiriarekin bateratzen dute, gure jatorri primitiboenetara hurbilduz.

Kanpoko landare loredunek, balkoi, terraza eta leihoak kolore, lurrin eta ongizatez beteriko espazioak eratzen dituzte. Orobat, zuhaitzek edo fruta-arbolek apaintzeaz gain, fruitu zaporetsuak eskaintzen dizkigute. Zuhaixkek aldiz, testura, kolore eta erritmo ezberdinak, baita esparruak estali edo banatzeko aukera oparoa eskaintzen digute.

Urtaro bakoitzak bere kolore, lore eta lurrinak eskaintzen dizkigu. Gurean, etxe kanpoko esparruentzako aukera zabala aurkitu duzu: landare loredunak, berdeak, zuhaitzak eta zuhaixkak… Sasoi bakoitzeko landare aproposenak aukeratuz gero urtaro bakoitza gehiago gozatuko duzu.

*Barietate gehiago gure dendan, kontsultatu aukerak sasoiaren arabera. Zainketa aholkuak orokorrak dira eta aldatu egin daitezke.