Guri Buruz
ENDANEA GARDENEndanea Garden, duela 40 urte baino gehiago, haztegi gisa jaio zen lorezaintza zentroa da.
Gonzalez Goikoetxea familiak sortua, Endaneak bere ibilaldia familiako baserrian hasi zuen, Hondarribian. Urteekin eskuratutako esperientziak, hobekuntza teknologikoekin batera, haztegiaren hazkuntza bermatu zuen, produkzioa eta produktu motak zabalduz. Poliki-poliki Endaneak salto handi bat eman zuen, haztegi izatetik, lorezaintza zentro izatera pasa zen.
Botanika eta lorezaintzarekiko pasioak, beraien zerbitzuak zabaltzera bultzatu zituen. Ondorioz, 2004ean Endanea Gardenek ateak zabaldu zituen, erreferentziazko lorezaintza zentroan bilakatuz. Gaur egun, Endanea, Garden bat baino gehiago da, 30000m2 rekin, landareak, lorezaintza, etxe eta lorategirako apaingarriak, animaliak eta abar aurki daitezke, bere haztegiaz gain.
Aurkituko duzuna
GURE SAIL EZBERDINETANSasoiko landare eta loreetan aukera zabala, zure balkoia, terraza edo lorategirako. Eskaintzen dizkizugun landareen artean, badira gure haztegian hazitakoak, era honetan, kalitate eta aklimatazio hobeko landareak eskaintzen dizkizugu.
Gainera, zure baratzea martxan jartzeko baratzerako landare ugari aurkituko dituzu.
Zuhaitzak, fruta-arbolak, zuhaixkak, landare igokariak, baiak, arrosondoak eta aukera gehiago zure lorategirako landare egokienak aukera ditzazun.
Mota guztietako landare berdeak eta landare loredunak zure etxea apaintzeko, airea garbitzen duten landareak, berdeak, loredunak, kaktusak, aireko landareak eta abar.
Lorezaintzari eskainitako sail zabal bat, hemen, lanabesak, lurrak, ureztatzeko osagarriak edo haziak aurkituko dituzu, baita landareen osasunerako produktuak (fitosanitarioak) edo ongarri ezberdinak.
Sail honetan, etxe barrurako zein kanporako apaingarri ezberdinak aurkituko dituzu sasoiaren arabera. Apaingarri txikienetatik, kandela edo lurrinak, altzari mota ezberdinetara.
Zure neurrira egindako loradenda, edozein egoerarako lore eta konposaketak pertsonalizatzen ditugu, gure lore-saltzaileak zure beharretara egokituko dira behar duzun horretan laguntzeko.
Zure maskota zaindu eta mimatzeko 500m2 ko denda zabala zure eskura. Arrainak, maskota txikiak, hegaztiak eta narrastiak. Txakur eta katuak zaintzeko beharrezko osagarri guztiak: janaria, garbiketa eta zainketa orokorrak.
Euskadiko Garden onena
Urrezko saria: Euskadiko Garden onena 2018, Garden Magazinen eskutik
Balorazio oneneko Gardena
Urrezko saria: Bezeroen balorazio hoberenak dituen Gardena 2018, Garden Magazinen eskutik
Espainiako Garden onena
Urrezko saria: Espainia Garden onena 2016, Garden magazine, AECJ, hornitzaile eta bezeroen eskutik
1go Saria – 10 bitxiak
“10 bitxiak”, Bidasoaldeko lehenengo saria, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik
Espainiako 5.Garden onena
Espainiako 5. Garden onenaren saria, Garden Magazinen eskutik
Gipuzkoako Merkatariak
Merkatari onenaren saria 2007, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik