Dekorazioa

Barne-dekorazioa eta lorategirako apaingarriak

Dekorazioari eskainitako esparru handi bat. Denboraldi bakoitzean kolekzio eta estilo berriak gehitzen ditugu, lorategirako zein etxerako apaingarrietan azken joera diren produktuak eskura izan ditzazun. Gure dekorazioko gunean profesionalentzako zein afizionatuentzako apaingarriak aurkituko dituzu, etxerako edo lorategirako altzariak, osagarriak, barbakoak, landare artifizialak, kosmetiko naturalak, eta etxea apaintzeko bestelako osagarriak.

Gure dekorazio dendan lorategirako zein etxerako altzariak aurkituko dituzu. Altzari osagarriak, kolekzio bereziak, produktu bakarrak, hamakak, lorategirako eserlekuak, aulkiak eta askoz gehiago.

Landare artifizialak osagarri bikainak dira landare naturalak bizi ezin diren esparruak betetzeko, edota landareei denbora eskaini nahi ez badiegu. Hauen kalitatea eta iraunkortasunak harrituko zaitu.

Aire zabalean konpainiarik onenaz gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu barbakoak. Gure sailean era ezberdinetako barbakoak aurkituko dituzu, Weber barbakoak esaterako. Gainera, barbakoarako beharrezkoak diren osagarri guztiak aurkituko dituzu, pizgailuak, garbitzaileak eta bestelako osagarriak.

Gure dendan, zure dekorazio ideiak gauzatzeko osagarria asko aurkituko dituzu, koadroak, argazkientzako markoak, katiluak, mantak, kuxinak, edukiontziak, egurrezko kaxak, irudiak, eta abar.

Etxerako kandela eta lurrinetan aukera zabala. Produktu hauek zure etxeko estantziak girotu eta lurrinduko dituzte, Durance, Bougies la Française, Collines de provence edo Lampe Berger-en bezalako markak ditugu aukeran.

Botanika zure gorputza zaindu eta mimatzeko. Kosmetiko naturalei eskainitako gure sailean, Durance firmako produktuak aurkituko dituzu: Krema hidratatzaileak, jaboiak, lozioak… Benetako plazer bat!

1 2 6