Baldintza Orokorrak

Bidalketa eta gastuak

BIDALKETAK, EMATE DATA, GASTUAK ETA BIDALTZEKO ERAK

Zure eskaeren baldintza bereziak online ikus ditzakezu Amaren Egunean, hemen: Baldintza bereziak Amaren Eguna 2023.

– ENDANEA: Gure ibilgailuekin egiten ditugu banaketak, gure inguruko herrietara. Hauek dira gure ibilgailuekin iristen garen herriak: Hondarribia, Irun, Errenteria Oiartzun, Pasaia, Lezo, Donostia, Lasarte, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Urnieta, Hendaia, Bera, Lesaka.

– GURE DENDAN JASOTZEA: Zure eskaera gure dendan jaso dezakezu dohainik.

– JASOTZEKO PUNTUAK: Donostian, eskariak zuk zeuk jasotzeko puntu bat badugu. Puntu honetan eskariak jasotzea dohanik da, eskaerak bolumen, pisu edo tamaina handi ez badu. Kasu honetan, bideltze gastua kalkulatuko da.

– ENDANEAREN BIDALKETA GUNETIK KANPORA: Zure eskera gure bidaltze edo jasotzeko gunetik kanpo jaso nahi baduzu, zure eskaria telefono bitartez egin beharko duzu (943 64 17 10) edo email bidez ([email protected]), zure eskaera jasoko dugu eta bidaltze gastuen berri emango dizugu. Bidalketak estatu guztira egingo dira, Ceuta, Melilla eta irlak ez ezik.

– Endaneak bidalitako eskariak: Eskaera hauek 72 ordu iraun dezakete gehienez, eskaria egiten den unetik kontatzen hasita. Endaneak, bidalketak astelehenetik larunbatera egiten ditu. Igande eta jaiegunetan goizez bakarrik.

Data zehatza edo opariak diren eskaretarako datak errespetatuko dira, beti ere, eskaera lana egin eta bidaltzeko denbora nahikoarekin, bestela, bezeroari abisatuko zaio.

Honako jai egunetan ez dira bidalketak egingo: abenduak 25, urtarrilak 1, urtarrilak 6, irailak 8 eta 9, eta ekainak 30.

Enpresaren urteko itxierako hurrengo egunetan ere ez da bidalketarik egiten: urtarrilaren 16tik (astelehena) 22ra (igandea).

– Mezulari bidez egindako bidalketak: Mezulari bidezko bidalketak 48 ordu arte luza daitezke. Eskaera hauek astelehenetik ostiralera gauzatu daitezke, jai egunetan ere ez dira bidaliko.

– Dendan jasotzea: Gure dendan jasotzeko edo aukeran ditugun jasotzeko puntuetako eskaerak 72 ordu arte luza daitezke. Eskari prest egotean abisatuko dizugu.

– Endanearekin bidaltzea: Endaneako bidaltze gastuak.

Tamaina, edukiera edo pisu handiko eskaerak ez dituzte tarifa hauek izango. Ez etxera bidalketak egiteko, ezta jasotzeko puntuetarako ere. Horrelako kasuetan, bidaltze gastuak kalkulatu eta abisatuko dizugu.

Hondarribia / Irun 5€
Errenteria / Oiartzun / Pasajes / Lezo / Hendaya 5€
Donostia 5€
Lesaka / Bera 5€
Lasarte / Astigarraga / Hernani / Usurbil / Urnieta / Andoain 10€
Orio / Zarautz 20€

 

– Mezulari bidez egindako bidalketak: Bidaltze gastu hauek eskaeraren pisua eta bolumenaren arabera kalkulatuko dira. Hau kalkulatu eta kostuaz abisatuko dizugu eskaera gauzatu baino lehen.

– Dendan edo jasotzeko puntuetan: Dohainik.

Zure erosketak kreditu txartel bidez ordain ditzakezu, VISA edo MASTERCARD-ekin, baita PayPal bidez ere.      

Itzultzeak eta bermea

BALDINTZAK, NOLA ITZULI, ITZULTZEKO ORRIA ETA BERMEA

Jarraian adierazten ditugun baldintzak www.endanea.com -en izango dira soilik baliagarri.  

– Uko egiteko eskubidea: zure eskaera 14 egun naturaletan itzuli dezakezu, epea, eskaera jasotako unetik hasten da kontatzen. Egun hauek, galkorrak ez diren produktuei soilik aplikatzen zaie.

– Ez dira itzultzeak onartuko: lore, landare, produktu pertsonalizatu edota erabiliak izan diren produktuetan, ezta bilgarria kenduta edo hondatuta dutenetan ere.

– Produktuaren egoera: Produktu bat itzuli ahal izateko, beharrezko da zegoen egoera berdinean itzultzea. Estalkia kenduta, hautsia edo produktua erabilia badago, ez da itzulketa onartuko.

– Produktu hondatuen itzultzea: Jasotako produktua hondatua badago edo ez badabil, hau itzultzeko aukera izango duzu 14 egun naturalen epean (produktua jasotako egunetik kontatzen hasita). Kasu honetan, gure kargu hartuko ditugu garraio-gastuak, mezulari bat bidaliko dugu produktua jasotzera.

– Itzulketa gastuak: Itzulketa bat gauzatzeko garraio-gastuak zure kargu izango dira, produktu hondatu baten itzulketan izan ez ezik.

– Itzulketa abisua: Beharrezkoa da itzulketa bat egin nahi izanez gero Endanearekin harremanetan jartzea, horretarako, bete aurrerago aurkituko duzun itzulketa orria.

Produktu bat itzuli nahi baduzu jarraitu honako pausuak:

  1. Itzulketa orriaren bidez, eman iezaguzu zure itzulketaren berri.
  2. Prestatu zure eskaera, mezulari bat bidaliko dugu haren bila. Gehitu honako helbidea: Endanea Garden, Barrio Jaitzubia nº40, 20280, Hondarribia (Gipuzkoa)
  3. Eskaera jasotzen dugunean, produktuaren aldaketa edo diruaren itzulketa egingo dugu.
  4. Diru-itzultzea: Produktuaren zenbatekoa itzuliko dizugu (garraio-gastuak ezezik) 14 egun naturalen buruan, beti ere, ordainketa egiteko erabili zenuen medio berdinean.

    Diru-itzulketaAldaketa

    Gure produktuen bermeak fabrikatzailearen esku daude, zalantzarik izanez gero jar zaitez gurekin harremanean [email protected]

    Lege oharrak

    ERABILERA BALDINTZAK

    Honako legeak betez, Ley 34/2002 de 11 de Julio, de Servicios de la Sociedad de La Información y el Comercio Electrónico (LSSICE), honako datuen berri ematen da:

    Web orriaren identifikazioa : www.endanea.com
    Web orriaren arduraduna: ENDANEA ELKARTEA S.L.
    Helbidea: Jaitzubia auzoa, 40, PK.20280 Hondarribia – Gipuzkoa.
    Posta elektronikoa: [email protected]
    Telefonoa: 943 641 710
    Datu fiskalak: B20718375
    Erregistro datuak: Gipuzkoako Merkataritza-erregistroa, 1858 Liburukia, 0 Liburua, 166 orria, 8.sekzioa, Orria: SS-18494, 1 inskripzioa.

    Web-orri honetan azaltzen diren testuekin zalantzarik egonez gero, gaztelaniako testuak izango du lehentasuna beti.

    Honako lege balditzek web orri honen erabilera arautzen dute. Web orriaren arduraduna, ENDANEA ELKARTEA SL, hemendik aurrera Endanea izango da. Honako arau hauek web-orriaren doako erabilera eta sarrera arautzen dute, erabiltzaileak lege ohar honetan ezartzen diren baldintza guztiak onartuko ditu, salbuespenik gabe.

    Erabiltzaileak nahitaez, web-orriko edukiak eta zerbitzuak era arduratsu, zuzen eta legalean erabiliko dituzte. “Copyright”-a ez ezabatu, saihestu, edo manipulatzeko konpromisoa hartuko du, ez eta bestelako datu identifikatzaileak, edukiak edota informazioak ere.

    Web-orri honetan dauden, testu, irudi, logotipo, zigiluak, hotsak, animazioak, bideoak, iturburu-kodeak eta bestelako edukiak Endanearen jabetza dira, edo, Endaneak hauek erabiltzeko baimena dauka, horregatik, hauek ere jabetza intelektualaren babesa jasoko dute. Eduki hauen, transmisioa, erabilera, erreprodukzioa edo bilketa, debekatua dago ENDANEA ELKARTEA SL-ren eskutik. Halere, erabiltzaileek edukiak gorde eta erabili ahal izango dituzte beraien erabilera pertsonalerako.

    Endaneak ez ditu bere gain hartzen, bere web-orrira estekatutako beste web-orrien edukiak edo erabilera, ez baitditu kontrolatzen. Beste web-orrietara egindako estekak ere ez ditu bere gain hartzen. Gomendagarria da erabiltzaileek beste web-orri horien lege oharrak eta baldintzak ezagutzea.

    Endaneak ez ditu bere gain hartzen besteek egindako eduki edo argitalpenak. Era berean, zerbitzua erori bada, honek sor ditzakeen galerak edo arazoak ere ez.

    Pribatasuna

    ERANTZUNKIZUNA, DATUAK, HARTZAILEA ETA ESKUBIDEAK

    Endaneak, maila baxuko datuak jaso eta hauen arduraduna dela adierazten du, Datu pertsonalen tratamenduari dagokion Europar Legeak , 2016/679 (EB) Erregelamendua errespetatuz.

    Endanea Elkartea S.L,
    Jaitzubia auzoa 40, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa (España).
    943 64 17 10
    [email protected]
    www.endanea.com

    Endaneak bezeroen datuak jasotzen ditu bereak diren medio ezberdinetatik, posta elektronikoa, harremanetarako orriak, eskaera onlineak, informazio eskariak, bezero fitxak, eta abar. Hauek Endanearen datu basean gordetzen dira era seguruan.

    Datu hauen erabilera mugatua da, jaso diren helburuarentzat soilik erabiliko dira, fakturak, informazioa, eskariak eta abar bidaltzeko. Posta elektronikoz bidalitako informazio ezberdinak, eskaintzak eta bestelako idatzi komertzialak bidaltzeko, zure onarpena eskatuko dugu beti.

    Datuekin lan egiten duten langile guztiak errespetuz tratatzen dituzte datu hauek eta pribatasunari buruzko prozedura ezagutzen dute.

    Endaneak ez dizkio datuak inori ematen, egin beharrean ikusten bagara, zure onarpena eskatuko dugu ezer egin baino lehen.

    Zure datuak eskatzeko eskubidea daukazu, baita hauek zuzendu, aldatu edo ezabatzeko, horretarako, idatzi Endaneara nahiago duzun medioa erabiliz.

    Cookie-ak bisitaldi bakoitzean, zure nabigatzailean metatzen diren artxibo txikiak dira, aspalditik erabili dira, lehen web nabigatzaileetatik alegia. Jasotzen dituzten datuak teknikoak izaten dira, pertsonalizazio datuak, estatistikak, estekak, kontuetara sarrerak, aukera pertsonalak, eta abar, baina ez datu nabarmenik.

    Hauen helburua, zure bisitaldiak jasotzea da, eta berriz ere web-orri berdina bisitatzen duzunean zure profilera egokitutako edukiak eskaintzea da.

    Endaneako web-orriak cookie ezberdinak erabiltzen ditu, teknikoak eta analitikoak, sare sozialek bere cookie-ak erabiltzen dituzte. Zure nabigazioan cookie-ak erabili nahi ez badituzu, zure nabigatzailearen konfigurazioan kendu eta blokea ditzakezu.