Gabonetako erakusketa

GABONETAKO ERAKUSKETA

Endanea Gardenen gune berezi bat sortu dugu Gabonetako apaingarriei eskainia, 500m2ko espazio bat alegia. Bertan zure Eguberriak apaintzeko behar duzun guztia aurkituko duzu, pinu naturala eta artifizialak, argiak, zintzilikariak, apaingarriak, kandelak, jaiotzak, koroak, musikalak… eta askoz gehiago!

Zatoz gure erakusketa ikustera eta behar duzun horretan lagunduko dizugu. Negozio edo bulegoren bat baduzu ere lagunduko dizugu, zure espazioak nola apaindu azalduko dizugu edo nahiago baduzu gure dekorazio lan taldea bidaliko dizugu behar duzun horretan laguntzeko.

Zatoz eta aurkitu zure Gabonak apaintzeko behar duzun guztia!