Euskadiko Garden onena 2020

premios-garden-magazine-2020

Euskadiko Garden onena izendatu gaituzte!

Gainera, Espainiako 2020ko Lorezaintza Zentro Onenerako izendatuta gaude. Lortzen lagunduko diguzu?

Gure sare sozialetan irakurri duzuen bezala, sekulako berri ona dugu zuei jakinarazteko: Garden Magazinek Euskadiko Garden Onenaren saria irabazi dugu.

Sari hauek bi urtean behin banatzen dira eta hauen helburua lorazaintzako zentroak publikoki aintzat hartzea da, beren garapen eta hazkunde etengabeagatik, berritzeko gaitasunagatik eta beren jarduera-eremuan lidergoagatik nabarmentzen direnak. Hori dela eta, poz-pozik gaude Euskadin aukeratuak izan garelako.

Gauza hauek dira egunez egun grinaz lanean jarraitzeko indarra ematen digutenak. Gure onena eskaintzeko helburuarekin lan egiten dugu beti. Ez da sari hau irabazten dugun lehen aldia; 2016ko edizioan ere irabazi genuen. Guretzat sari hauek garrantzitsuak dira Endaneak sektorean izan duen bilakaera eta iraunkortasuna bermatzen dutelako.

Zuekin albiste hau partekatu nahi izan dugu batez ere bi arrazoiengatik:

Lehenik, sari honen parte zaretelako, Endanean botanikaren, lorezaintzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dugu beti, baina hori ez litzateke posible izango zuek gabe. Eskerrik asko!

Eta bigarrenik, zure laguntza behar dugulako berriro ere. Sari horretaz gain, Espainiako 2020ko Lorezaintza Zentro Onenerako ere izendatu gaituzte. Sektoreko profesionalek eta enpresez gain bezeroek ere ematen dute sari hori. Zure botoarekin laguntzen diguzu?