Endanea Arrosondoak 2021

rosales-descubre-la-gran-variedad

Endanea arrosondoak 2021, ikusi gure aukera zabala. Gure Gardenean arrosondo aukera zabala aurkituko duzu, horien artean David Austin arrosondo ingelesak, duela 60 urtetik arrosondoetan aditua den ingeles honen aukera zoragarria. Hauetaz gain, Meilland arrosondoak ere aurkituko dituzu, hauek ere 6 belaunaldi daramatzate arrosondoen munduan lanean. Bi arrosondo marka hauek, denbora luzean egin dute lan arrosondo koloretsu, usaintsu eta indartsuak sortzen.

Arrosondo gehienak lurrin berezia duten loreez osaturiko zuhaixkak dira. Badira era ezberdinetakoak, igokariak esaterako, hauek hosto ugari izaten dituzte eta ia klima guztietara egokitzen dira. Kolore aniztasuna gustuko baduzu, ez galdu aukera eta ikusi gure aukera zabala. Aukeran kolore eta lurrin ezberdinak ditugu, horrela, kolore eta usain konbinaketa bereziak lortuko dituzu zure lorategia edo terrazarako.

Endanea arrosondoak 2021

Lorategia baduzu eta arrosez bete nahi duzu? Endanea, zure lorategi edo terrazara hobeto egokitzen diren landareak gomendatuko dizkizugu. Halaber, zure proiektuei forma emateko behar duzun laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizugu. Zatoz gure dendara eta gozatu naturaz, gurean, landare aukera zabala aurkituko duzu, arrosondoez gain.

Zure lorategiari edo terrazari ukitu berei bat emaiozu arrosondoen bitartez, lur zatitxo bat edo lorategia ez baduzu, lasai horregatik, loreontzian ere goza ditzakezu gune eguzkitsu batean landatuta. Arrosondo barietate batzuk, loreontzietan bizitzeko haziak izan dira beti ere beraien beharrak errespetatzen badira.

Gustu handiz lagunduko dizugu zure arrosondoa aukeratzen, honetaz gain, gure sare sozialen bidez ere lagun zaitzakegu Facebook eta Instagram bidez.