2020-06-22 Udako ordutegia eta erosketa baldintzak

horario-verano-endanea

 

2020-06-22 Udako ordutegia eta erosketa baldintzak

Ohiko ordutegia berreskuratu dugu, astelehenetik larunbatera 9tatik 20tara, igande eta jaiegunetan 9etatik 14tara.
Langile eta bezeroen segurtasuna bermatzeko, irekiera edukiera mugatuarekin egingo da %60, era berean, segurtasun baldintza eta arau bereziak izango ditugu. (ikus 1.2 eta 1.3 atalak).
Dendan erosketak egiteaz gain, telefonoz eta gure denda onlinean ere erosketak egiten jarrai dezakezu. Dendan jasotzeko aukera ere izango duzu dohainik. (ikus 2.3 atala).

1. Ordutegi berria

1.1. Ordutegia:
  • Dendako eta telefono bidezko arreta ordutegia astelehenik larunbatera 09:00-20:00 eta Igande eta jaiegunetan 09:00-14:00.
1.2. Edukiera:
  • Edukiera mugatua izango da sail bakoitzean, guztira %60.

 

1.3. Segurtasun arauak:

1. Maskara denda guztian erabiltzea derrigorrezkoa da.
2. Eskularruak erabiltzea ez da derrigorrezkoa baina oso gomendagarria da.
3. Dendan aurkituko dituzun gel hidroalkoholikoak maiztasunarekin erabili.
4. 1.5m-ko segurtasun tartea mantendu beste bezero eta langileekin.
5. Erosketa egiteko beharrezkoa den denbora bakarrik igaro dendan.
6. Ukitu soilik behar dituzun produktuak.
7. Jarraitu beti gure lankideen argibideak.
8. Ahal baduzu, ordaindu kreditu txartelarekin edo mugikorrarekin.

 



2. Erosketak telefonoz eta online.

2.1. Nola erosi?
  • Zure erosketak honako medioen bitartez egin ditzakezu:

Orokorra: 943 64 17 10
Maskotak: 645 78 12 84

www.endanea.com/tienda

2.2. Etxez etxeko zerbitzua eta bidaltze gastuak.
  • Etxez etxeko banaketa egunero egingo da astelehenetik larunbatera.
  • Eskaeren bolumena handia denez, eskaeren banaketa 72 ordu arte luza daiteke. Ahalik eta azkarren eramaten saiatuko gara! Denbora, gure teknikariek zure eskaera jasotzen diten unetik hasten da kontatzen.
  • Lehentasuna emango diegu esakera data zehatza duten eskaera bereziei, zorion mezuak, urtebetetzeak…
  • Bidaltze gastuak:

o Bidasoaldea 5€
o Oarsoaldea 5€
o Donostialdea 5€
o Lesaka / Bera 5€
o Lasarte / Astigarraga / Hernani / Usurbil / Urnieta / Andoain 10€
o Tolosaldea 20€ (gutxieneko eskaera 100€)
o Hendaia 5€ (asteazkenetan banatzen da).
o Doneztebe ingurua, eskaerak telefonoz.

Oharrak:
* Zure eskaerak bolumen edo pisu handia badu, telefonoz egin beharko duzu, orduan, bidaltze gastuen berri emango dizugu.
* Online egindako eskariak ezin dira aldatu. Behar duzun zenbait aurkitzen ez baduzu eta zure eskaerara gehitu nahi baduzu, eskaera egiterako unean, oharrei eskainitako esparruan idatzi behar duzun hori eta guk eskarira gehituko dugu.
* Tamalez, gure denda une hauetan gaztelaniaz bakarrik dago erabilgarri, barkaiguzu! 🙏

2.3. Dendan jasotzea:
  • Gure produktu guztiak orain dendan jasotzeko aukera baduzu (lehen maskotak soilik).
  • Dendan jasotzeko hitzorduarekin etorriko behar duzu. Eskaera prest daukagunean guk deituko zaitugu hitzordua adosteko.
  • Dendan jasotzeko, zure eskaria prest dagoenean deituko dizugu etoprtzeko.

Oharrak:
Eskari bat egin denean, hau ezin da aldatu. Beste produkturen bat gehitu, kendu eta aldatu nahi baduzu, aurrez abisatu (online bada oharretan) eta guk egingo dizugu aldaketa. Horrela, eskariaren bila zatozenean hau prest izango duzu.

2.4. Segurtasun arauak

1. Maskara denda guztian erabiltzea derrigorrezkoa da.
2. Eskularruak erabiltzea ez da derrigorrezkoa baina oso gomendagarria da.
3. 2m-ko segurtasun tartea mantendu beste bezero eta langileekin.
4. Ahal baduzu, zatoz bakarrik erosketak jasotzera.
5. Erosketa jasotzeko beharrezkoa den denbora bakarrik igaro dendan.
6. Jarraitu beti gure lankideen argibideak.