2020-05-10- Hitzorduarekin Irekitzen dugu-eskariak online eta telefonoz

reapertura-cita-previa-condiciones-de-compra

 

2020-05-10 Hitzordurekin irekitzen dugu – Online eta telefonoz egindako eskariak- Segurtasun baldintzak.

Gobernuak ezarritako araudia jarraituz, Endanea Gardenek bere ateak zabaltzen ditu Hitzorduarekin. Langile eta bezeroen segurtasuna bermatzeko, irekiera edukiera mugatuarekin egingo da, era berean, segurtasun baldintza eta arau bereziak izango ditugu. (ikus 1.5 eta 2.4.1 atalak).
Dendan, hitzorduarekin erosketak egiteaz gain, telefonoz eta gure denda onlinean ere erosketak egiten jarrai dezakezu. Dendan jasotzeko aukera ere izango duzu dohainik. (ikus 2.4 atala).

1. Hitzorduarekin irekitzen dugu

1.1. Nola eskatu hitzordua?
  • Honako telefono zenbakira deituta hitzordua emango dizute 635 08 19 68, astelehentik larunbatera 10etatik 16tara erabilgarri.

Oharrak:
* Hitzorduak eskainitako telefono zenbakian bakarrik gauzatuko dira, ez beste telefono, WhatsApp edo posta elektroniko bidez.
* Hitzordua hartzerakoan, bezeroek, bisitatu nahi dituzten sailen berri eman beharko dute.
* Bezero bakoitzari sartzeko ordu bat emango zaio, emandako orduan bertan ez badago, hitzordua galduko du.

1.2. Ordutegia:
  • Dendako eta telefono bidezko arreta ordutegia astelehenik ostegunera izango da 10etatik 16tara. Ostiral eta larunbatetan 10etatik 18tara.
  • 65 urtetik gorako bezeroek lehentasuna izango dute egunero hitzordua hartzerakoan, 10etatik 11tara.
  • Sektoreko profesionalentzako arreta zerbitzua dendan astelehenetik ostiralera 16tatik 18tara izango da, hauek ez dute hitzordurik behar.

Oharrak:
*Hitzordua ez daukaten bezeroek ezingo dute dendan sartu.

1.3. Edukiera:
  • Edukiera mugatua izango da sail bakoitzean:

– Etxe barruko landareak 5
– Maskotak 4
– Kanpoko landareak eta lorezaintza 20
– Dekorazioa 4
– Loradenda 2

Oharrak:
*Edukiera guztira 35 pertsonakoa izango da.

1.4. Erosketarako denbora:

  • Gobernuak gomendatzen duen bezala, bezeroek erosketa egiteko beharrezko denbora besterik ez dute pasako dendan.
  • 30 minutuko txandak prestatu ditugu erosketak egiteko.

 

1.5. Segurtasun arauak:

1. Maskara denda guztian erabiltzea derrigorrezkoa da.
2. Eskularruak erabiltzea ez da derrigorrezkoa baina oso gomendagarria da.
3. Dendan aurkituko dituzun gel hidroalkoholikoak maiztasunarekin erabili.
4. 2m-ko segurtasun tartea mantendu beste bezero eta langileekin.
5. Ahal baduzu, zatoz bakarrik erosketak egitera.
6. Erosketa egiteko beharrezkoa den denbora bakarrik igaro dendan.
7. Ukitu soilik behar dituzun produktuak.
8. Jarraitu beti gure lankideen argibideak.
9. Ahal baduzu, ordaindu kreditu txartelarekin edo mugikorrarekin.
10. Orgak erabili ondoren desinfektatuko ditugu.

 



2. Erosketak telefonoz eta online.

2.1. Nola erosi?
  • Zure erosketak honako medioen bitartez egin ditzakezu:

Orokorra: 943 64 17 10
Maskotak: 645 78 12 84

www.endanea.com/tienda

2.2. Ordutegia:
  • Telefonoz arreta zerbitzua astelehenik larunbatera izango da 10etatik 16tara.
  • Online erosketak 24ordu.
2.3. Etxez etxeko zerbitzua eta bidaltze gastuak.
  • Etxez etxeko banaketa egunero egingo da astelehenetik larunbatera.
  • Eskaeren bolumena handia denez, eskaeren banaketa 72 ordu arte luza daiteke. Ahalik eta azkarren eramaten saiatuko gara! Denbora, gure teknikariek zure eskaera jasotzen diten unetik hasten da kontatzen.
  • Lehentasuna emango diegu esakera data zehatza duten eskaera bereziei, zorion mezuak, urtebetetzeak…
  • Bidaltze gastuak:

o Bidasoaldea 5€
o Oarsoaldea 5€
o Donostialdea 10€
o Lesaka / Bera 5€
o Lasarte / Astigarraga / Hernani / Usurbil / Urnieta / Andoain 10€
o Tolosaldea 20€ (gutxieneko eskaera 100€)
o Hendaia 5€ (asteazkenetan banatzen da).
o Doneztebe ingurua, eskaerak telefonoz.

Oharrak:
* Eskariak kalean, portalean edo igogailuan banatzen dira.
* Zure eskaerak bolumen edo pisu handia badu, telefonoz egin beharko duzu, orduan, bidaltze gastuen berri emango dizugu.
* Online egindako eskariak ezin dira aldatu. Behar duzun zenbait aurkitzen ez baduzu eta zure eskaerara gehitu nahi baduzu, eskaera egiterako unean, oharrei eskainitako esparruan idatzi behar duzun hori eta guk eskarira gehituko dugu.
* Tamalez, gure denda une hauetan gaztelaniaz bakarrik dago erabilgarri, barkaiguzu! ?

2.4. Dendan jasotzea:
  • Gure produktu guztiak orain dendan jasotzeko aukera baduzu (lehen maskotak soilik).
  • Dendan jasotzeko hitzorduarekin etorriko behar duzu. Eskaera prest daukagunean guk deituko zaitugu hitzordua adosteko.
  • Dendan jasotzeko ordutegia astelehenik larunbatera 16tatik 18tara izango da.

Oharrak:
Eskari bat egin denean, hau ezin da aldatu. Beste produkturen bat gehitu, kendu eta aldatu nahi baduzu, aurrez abisatu (online bada oharretan) eta guk egingo dizugu aldaketa. Horrela, eskariaren bila zatozenean hau prest izango duzu.

2.4.1 Segurtasun arauak

1. Maskara denda guztian erabiltzea derrigorrezkoa da.
2. Eskularruak erabiltzea ez da derrigorrezkoa baina oso gomendagarria da.
3. 2m-ko segurtasun tartea mantendu beste bezero eta langileekin.
4. Ahal baduzu, zatoz bakarrik erosketak jasotzera.
5. Erosketa jasotzeko beharrezkoa den denbora bakarrik igaro dendan.
6. Jarraitu beti gure lankideen argibideak.
7. Orgak erabili ondoren desinfektatuko ditugu.