2018 Fruta-arbolen kimaketa eta zainketa ikastaroa

endanea-actualidad-curso-poda

Yosu Osa, fruta-arboletan adituak, ikastaro bat emango du Endanean, fruta-arbolen kimaketa eta zainketaren inguruan. Ikastaro hau, gehiago ikasi nahi dutenei zuzendua dago, zati teoriko bat emango da Endanean, eta ondoren Astigarrako Sagardoetxera joango gara praktika egitera.

Zer ikasiko dugu?
– Produkzioa hobetzen.
– Fruituak emango dituzten adarrak eratzen.
– Aire eta argia ondo sartzeko teknikak.
– Adarrak berritzeko teknikak.

Noiz eta non?
Bi data ditugu aukeran:
– Urtarrilak 13, 09:30-13:00.
– Otsailak 17, 09:30-13:00.
Ikastaroak 25€ balio ditu.

Nola izena-eman?
Izena-emateko edozein medio erabil dezakezu:
Deitu 943 64 17 10
Eposta: info@endanea.com
Endanea Gardenen.